Arabako azpiegitura logistikoak sustatzen.
Programa honen helburua da Arabako azpiegitura logistikoak sustatzea, sektoreari lotutako nazioarteko eta estatuko enpresei lehen mailako gune logistikoa eskainita, enpresa horiek, etorkizunean, Araban inberti dezaten eta arabar lurraldean finka daitezen (INA-Invest in Araba).
VIALek honako helburu hauek ere bete nahi ditu:
- Sektoreari atxikitako enpresa-lankidetza bultzatzeko erreferentziazko foroa ezartzea.
- Arabako eskaintza logistikoaren lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen duten erabaki estrategikoak hartzeko funtsezko ezagutza sortzea.
- Plataforma logistikoak VIAL estrategian txertatzea.
- Lurraldeko enpresa logistikoetara hurbiltzea eta, Araban lan egitean, haien egoera ezagutzea, indarguneak eta hobetzeko beharrak antzemanda.
Zertan datza?
- Arabari buruzko eta lurraldeak hub logistiko gisa daukan potentzialari buruzko sustapen-materiala garatzea.
- Jarduera logistikoak garatzeko asmoz, Araban ezartzeko interesa duten estatuko eta nazioarteko enpresak identifikatzea eta haiekiko harremanetan jartzea.
- Araban jarduera logistikoa garatzen duten enpresekin harremanetan jartzea, ahal den laguntza guztia emateko eta sektorearen egoera bertatik bertara ezagutzeko (joerak, beharrak, arazoak...).
- Sektore logistikoan garrantzitsuak diren estatuko eta nazioarteko azoka eta topaldietara joatea, lurraldea hub logistiko gisa ezagutarazteko eta sektoreko enpresa handietako pertsona esanguratsuekin harremanetan jartzeko.
- TRANSMODAL Foroa antolatzea, Bilboko Portuarekin elkarlanean. TRANSMODAL logistikan oinarritutako jardunaldia da, duela 16 urtetik hona etengabe egiten dena.
Onuradunak
Programaren onuraduna Arabako lurraldea da; izan ere, VIAL programari esker, probintziak eskaintzen dituen aukera logistikoak ezagutarazi eta indartuko dira hainbat sektoretako nazioarteko enpresa-multzo zabal baten aurrean, lurraldeko eragileei urrunago iristen lagunduz, Araban jarduera eta enpresa-ehuna handitzea lortzeko xedez.
Babesleak
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online