Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Plangintza egiten lagunduko dizugu eta zure esportazio-jarduerari bultzada emango diogu.

Gure bizkortze-prozedurari esker, ekintza-plan estrategikoa dakarren ibilbide-orria sortuko dugu, zure enpresa gidatu eta atzerrian azkarrago eta modu eraginkorragoan merkaturatu dadin. Hainbat merkatutara egokitzeko, arriskuak kudeatzeko eta irtenbide berritzaileak ezartzeko lan egingo dugu, hedapen global sendoa eta iraunkorra ziurtatuz.

Zertan datza?

Nazioartekotzea Bultzatzeko Programak aukera ematen die enpresei enpresaren nazioarteko jarduera bizkortzeko prozesuaren plangintzan lan egiteko, prozesuaren funtsezko alderdiei helduz (merkatua hautatzea, merkaturatzeko modua erabakitzea, estrategia, bezero edo banatzaile izan daitezkeenak identifikatzea). Horretarako, ekintza-plana dakarren ibilbide-orria prestatuko dizugu, enpresak hautatutako merkatuetan sartzeko ekinbideari buruz aholku eman eta laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Basque Trade & Investment Nazioartekotzearen Euskal Agentziak diruz lagundutako programa honen bitartez lagunduko dizu Arabako Ganberak, aholkularitza emanda eta prozesu osoan zehar laguntza osoa emanda. Urrats horietan, ondoko jarduerak garatuko ditugu:

  1. Merkatuan sartzeko plana egitea: hautatutako merkatuan sartzeko helburuak, estrategiak eta taktikak jasotzen dituen plan xehatua garatuko dugu. Egin beharrekoak diren ekintza espezifikoak, epeak eta baliabide egokiak zehazten lagunduko dizugu.
  2. Nazioarteko eskaintza aztertuko dugu, enpresarentzat salmenta-potentzial handiena duten merkatuak identifikatzeko, eta ekintza-plana gertatuko dugu, kanal digital eta guzti.
  3. Produktuaren edo zerbitzuaren egokitzapena: Zure produktua edo zerbitzua merkatu objektiboaren beharrak eta lehentasunak bete ditzan egokitzeko aholkua emango dizugu, beharrezkoa izanez gero. Horrek badakarke ezaugarriak, bilgarriak, etiketak aldatzea, erregulazioak betetzea edo merkatu horretarako bertsio espezifikoak sortzea.
  4. Marketin- eta sustapen-estrategiak inplementatzea: xede-merkatura egokitutako marketin-estrategiarik onena zein den azalduko dizugu, zure produktuen edo zerbitzuen ikusgarritasuna handitzeko eta eskaria sortzeko, komunikazio-kanal garrantzitsuak erabiliz, hala nola publizitatea, marketin digitala edo azoka zein ekitaldi komertzialetan parte hartuz.
  5. Lege-betekizunak eta erregulazioak: xede-merkatuaren legezko erregulazioei eta betekizunei buruzko informazioa emango dizugu, hala nola kalitate-ziurtagiriak, etiketak... araudi aplikagarriak betetzen direla bermatzeko.
  6. Enpresak eskuratu ditzakeen dirulaguntzak identifikatuko ditugu, hedapen globaleko estrategia indartzeko eta zure enpresak merkatu berrietan duen potentziala handiagotzeko.
  7. Enpresari laguntza eskaintzen diogu prozesu osoan.

Aukerak ebaluatu eta xede-merkatua hautatu ondoren, enpresa parte-hartzaileak ekintza-plan zehatza erdietsiko du, ezarritako helburuak eta helburu horiek lortzeko egin beharreko urratsak jasota.

Onuradunak

Nazioarteko proiektuaren hurrengo urratsa definitzerakoan, dela jardueraren hasiera, dela merkatuak irekitzea edo sendotzea, laguntza kualifikatua izan nahi duten enpresa txiki eta ertainak dira programa honen onuradunak.

Parte-hartzaileentzako kostua

Programa oso-osorik diruz lagunduta dago.

Izen-ematea eta informazioa

Eskatu konpromisorik gabeko informazioa eta eman pausoa zure negozioa nazioartean hedatzeko: internacional@camaradealava.com

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online