Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Araban, atzerriko inbertsioa erakartzeko estrategia garatzen.

XX. mendearen erdialdetik aurrera, Arabak aurrerabide handia izan du, eta ekonomia-jarduera maila ikusgarria lortu du. Gaur egun, nazioarteko hedabide espezializatuen arabera, Europako hego-mendebaldeko lurralde erakargarrienetako bat da inbertsioak erakartzeko.

Zertan datza?

Honako programa hau Arabako lurraldean atzerriko inbertsioa erakartzeko estrategia abian jarri eta garatzean datza, ondokoak gauzatuz:

  • Lurraldean egin daitezkeen inbertsioak erakartzeko eta horiei erantzuteko lan-sistematika zehaztea.
  • Lurraldea kokatzeko tresnak identifikatzea, inbertsioak erakartzeko (azokak, lan-sareak eta beste).
  • “Invest in Araba” webgunearen edukiak dinamizatzen eta eguneratzen laguntzea.
  • Lurraldean finkatzeko interesa izan dezaketen enpresak eta/edo eragileak identifikatzea, kontsultei erantzutea eta bilerak eta bisitak koordinatzea, hala badagokio.
  • Azoketara eta ekitaldietara joatea, hala badagokio, inbertsioak erakartzeko eta lurraldea kokatzeko.
  • Lurraldeko salmenta/marketin kanpainak garatzea.
  • Lurraldea sustatzeko materialak sortzea.

Onuradunak

Programaren onuraduna Arabako lurraldea da; izan ere, probintziak inbertsio-gune gisa eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi eta indartuko dira hainbat sektoretako nazioarteko enpresa-multzo zabal baten aurrean, lurraldeko eragileei urrunago iristen lagunduz, Araban jarduera eta enpresa-ehuna handitzea lortzeko xedez.

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online