Arabako enpresa azpikontratisten lan komertziala babesten dugu.
“Alemaniako enpresa forjaketa, galdaketa eta multzo soldatuen osagaiz hornitu dezakeen enpresa baten bila dabil”. “Automobilgintzaren sektoreko europar fabrikatzailea gaur egun dituen ordezko hornitzaileen bila dabil Espainian”. “Madrilgo enpresa galdaragintzako enpresa baten bila dabil, ASME arauen arabera homologatutako soldatzaileak dituena”.
Aurreko eskaerak SUBCONTEX programak, Ganberaren Azpikontratazio Poltsak, jaso dituen kontsulten adibideak dira, eta dagoeneko zerbitzu horri lotutako enpresei igorri zaizkie. Poltsa honetan parte hartzeak onura eta negozio-aukera ugari ekar diezazkioke zure enpresari.
Zertan datza?
Arabako Ganberaren Azpikontratazio Poltsa Merkataritza Ganberen Espainiako Azpikontratazio Sarean txertaturik dagoen zerbitzua da; gure enpresa elkartuen merkataritza-lana indartzera bideratzen ditu zerbitzuak, hiru jarduera-ildo nagusiren bidez:
- Gure enpresa elkartuen datu teknikoak eta komertzialak hainbat formatutan bildu eta zabaltzen ditugu, datuetarako sarbidea eta ikusgarritasuna erraztuz. Azpikontratazio Poltsa enpresa azpikontratisten informazio guztia kudeatzeaz eta emateaz arduratzen da. Horretarako, haien datu teknikoak eta komertzialak biltzen dira, profil zehatza egiten da eta informazio hori hainbat bitartekoren bidez zabaltzen da, hala nola webgunearen, CDen, direktorioen, katalogoen eta sektoreko azoken bidez. Horrela, enpresa elkartuak eta balizko bezeroekin harremanetan jartzen ditugu.
- Sektoreko Europako azoka eta topaldi nagusietan gogotik parte hartzen dugu, enpresa azpikontratistak eta bezero potentzialak harremanetan jartzeko. Arabako Ganberak kudeatzen duen Azpikontratazio Poltsak Arabako enpresei laguntzen die Europako azpikontratazio-azoka nagusietan parte hartzen. Azoka horietan mota guztietako kontaktuak egiten dira, enpresa azpikontratisten arteko lankidetza sustatzen da eta bazkideentzat interesgarriak izan daitezkeen kontsulta guztiak biltzen dira.
- Bezero potentzialen kontsultei erantzuten diegu eta Azpikontratazio Poltsari atxikitako gure enpresen eskura jartzen ditugu, negozio-aukera berriak sustatuz. Gure zerbitzuaren bidez, poltsan sartzen diren enpresek etengabeko kontsulta- eta informazio-jarioa jasotzen dute, haiek egiten duten lan komertziala osatzeko.
Azoka eta topaldietako zuzeneko jardueraz gain, Espainiako Merkataritza Ganberen eta antzeko beste erakunde batzuen Azpikontratazio Sarearen bidezko hedapena ere aintzat hartu behar da, hainbat arlotan. Gure konpromisoa da gure enpresen hazkunde eta arrakasta komertziala babestea eta bultzatzea, Europako merkatuan duten presentzia eta lehiakortasuna ziurtatuz.
Onuradunak
Bezero eta aukera komertzialen sarea hedatzea bilatzen duten eta Europako merkatuan hazkundea eta lehiakortasuna bultzatu nahi duten industria-sektoreko enpresa arabarrak dira onuradunak.
Izen-ematea eta informazio gehiago
Arabako Azpikontratazio Poltsan alta emateko, hemen hemen aurkituko duzun inprimakia bete besterik ez duzu egin behar. Eskaera jaso ondoren, konexio-datuak bidaliko dizkizugu, zure enpresaren fitxa sortu edo editatu ahal izan dezazun Subcontex Arabaren aurkitegian.
Zerbitzuari buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Industria Arloa 945 141 800 subcontratacion@camaradealava.com
• Arabako Azpikontratazio Poltsaren aurkitegia
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online