Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Arabako enpresei aholku ematen diegu Europako finantzaketari buruz.

NextGenerationEU Europaren susperraldia bultzatzeko sortu den aldi baterako tresna da. EBren aurrekontuaren bidez inoiz finantzatu den pizgarri-sortarik handiena da, eta, beraz, aukera aparta izan daiteke Arabako enpresek beren proiektuak finantza ditzaten.

Programa honen helburua da Arabako enpresei proposamenak bilatzen, aurkezten eta Europako funtsak eskuratzen laguntzea. Horretarako, Europar Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsak 2023an eskuratzeko gako praktiko nagusien berri emango da, eta banakako aholkularitza eskainiko zaie, haien proiektua finantzaketa-bideren batean kontuan har daitekeen ala ez jakiteko.

Zertan datza?

  • Europako finantzaketari buruzko informazio-jardunaldiak antolatzea.
  • Arabako enpresek Europako finantzaketari buruz egindako kontsultak ebaztea.

Onuradunak

Europako finantzaketa eskuratu nahi duten Arabako enpresak.

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online