Araban dauden atzerriko kapitaleko enpresen beharrei erantzuten diegu.
Araban, atzerriko kapitala duten 130 enpresa baino gehiago daude, 7.500 milioi euroko fakturazioa dute eta, zuzenean, 16.500 pertsonari ematen diote lana. Lurraldeko BPGaren ia erdia osatzen dute.
Egungo egoera politiko eta ekonomiko nahasia aintzat hartuta, litekeena da multinazionalek jarduera berregituratu behar izatea, eta erabakiak hartzeko guneetatik urrunago dauden lantokietako murrizketak lehenetsi. Horregatik, komeni da Araban dauden mota horretako enpresak monitorizatzen duen sistemaren bat ezartzea, gorabeherak aurretik antzemateko. Halaber, Europak aurki izango duen berrindustrializazioaren barruan, oso egokia da atzerriko kapitaleko enpresa nagusiei Arabako ekoizpen-ahalmenaren berri ematea.
Hauexek dira programa honen helburu nagusiak:
- Atzerriko kapitaleko enpresen eskumendeko enpresekiko harremanak lantzea ahalbidetzen duen sistemaren bat ezartzea.
- Hurbiltasuna erakustea une garrantzitsuetan.
- Enpresa horiek unean-unean izan ditzaketen zailtasunak garaiz detektatzea.
- Atzerriko kapitaleko enpresen beharrak eta kezkak hautematea eta, programa baliatuz, horiei erantzutea.
Zertan datza?
- Araban dauden atzerriko kapitaleko enpresen beharrei erantzuten diegu.
- Topagune bat sortzea Araban dauden multinazionalentzat, kezkak, arazoak eta jardunbide egokiak partekatzeko zein balizko sinergiak aztertzeko.
- Lurraldean dauden multinazionalei ahal den guztian laguntzea.
- Arabako indarguneak identifikatzea eta indartzea atzerriko inbertsio-gune gisa, eta entregatzekoak egitea, enpresek erabakiak hartzen dituztenekin partekatu ditzaten enpresa nagusietan.
- Arabak atzerriko inbertsio-gune gisa dituen ahuleziak identifikatzea eta arintzea.
Onuradunak
Onuradun nagusia Arabako lurraldea da; hain zuzen izan ere, helburua da lurraldeak atzerriko inbertsioaren hartzaile gisa sustatzea eta gure lurraldean lekutu diren multinazionalek sozietate nagusien barruan garrantzia irabaz dezaten. Multinazionalak ere onuradunak dira, laguntza ematen baitzaie hainbat gaitan.
Babesleak
Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online