URT132025
Nazioartekotzea

Erosleen adlerantzizko misioa Japonia ardoa


Data: 13/01/2025 - 31/01/2025

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak, Arabako Foru Aldundiak INTERKOOP programaren bidez babestuta, ardoaren inportatzaile japoniarren alderantzizko merkataritza-misio bat antolatu du. Helburua da enpresa parte hartzaileei merkatuan sartzen laguntzea eta herrialdean merkataritza-banaketaren sareak handitzeko aukera ematea.

Japonia da ardo espainiarraren Asiako lehen helmuga. 2024ko lehen hiruhilekoan, herrialdeak erosketak handitu zituen (+% 13 balioan eta +% 21,5 bolumenean), eta esportatutako bolumen osoaren % 54 da. 

Espainia osoak inportazio japoniar guztien % 12 hartzen du bolumenari dagokionez, eta laugarren postuan dago.

 

Misioa hasi baino lehen

Merkataritza Ganberak partner aditu baten laguntza izango du misioa antolatzeko, zeinak eskarmentua baitu ekintza mota hauek antolatzeko lanetan.

Misioa hasi baino hilabete lehenago, merkatu japoniarrari buruzko aurkezpen bat egingo dugu, non merkatu horren egungo joerei buruzko informazioa emango den, baita merkatu horretan lan egiteko gakoak azaldu ere.

Aurkezpen horren bidez, enpresa parte hartzaileek Japoniako merkatuari buruzko informazio espezifikoa jasoko dute, eta misioa prestatzeko modua hobeto ulertzeko aholku estrategikoak jasoko dituzte.

 

Misioa egin bitartean

Hautatutako inportatzaile guztiek in situ bisitatuko dituzte enpresa parte-hartzaile guztiak, instalazioak ezagutu eta dastatzeak egiteko. Hori dela eta, toki kopurua mugatua izango da.

Enpresa parte-hartzaileek konpromisoa hartu beharko dute delegazioa beren instalazioetan hartzeko, gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo duen bisita batean (salbu eta bazkariak hartuko dituzten enpresen kasuan; horiek denbora luzeagoa izango dute esleituta). Bisitaren eguna eta ordua behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko dira, eta antolatzaileek esleituko dituzte, ahalik eta lekualdaketa gutxien egite aldera.

Eguerdiko bazkariak enpresa parte-hartzaileen instalazioetan egingo dira, eta gastuak haien kontura izango dira.

Bazkariren bat hartzeko interesa duten enpresek hala adierazi beharko dute izena emateko fitxan. Aukera-kopurua baino enpresa gehiago badago bazkaria emateko interesatuta, zozketa bidez esleituko dira.

Misioaren ostean

Banakako jarraipena egiteaz gain, hiruzpalau hilabete igarotakoan, antolatzaileek inportatzaileen eta beren erosketa aurreikuspenen jarraipena egingo dute.

 

DATU PRAKTIKOAK

Datak: 2025eko ekainaren 8tik 11ra

Izena emateko azken eguna:  2025eko urtarrilaren 24a

Parte-hartzaile bakoitzeko kostua: 900 € + BEZa

           

Partekatu

Joan hona Agenda
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!