MAR32025

Salgai arriskutsuak airez arriskurik gabe garraiatzeko ikastaroa, IATAk egiaztatua (CBTA, gaitasunetan oinarritua)


Iraupena: 12 ordu Data: 3/03/2025 - 4/03/2025 Prezioa: 350 € Ordutegia: 9:00 - 15:00Aurrez aurrekoa: Arabako Ganberaren Prestakuntza Zentroa

Nori zuzendua

Bidaltzaileei, enbalatzaileei, IATAko karga-agenteei, segurtasun-aholkulariei, eta salgai arriskutsuak eta ez-arriskutsuak airez bidaltzearekin zerikusia duten langileei.

Prestakuntza nahitaezkoa da salgaiak eta bidaiariak airez garraiatzean parte hartzen duten pertsona guztientzat, abuztuaren 1eko 1749/84 Errege Dekretuan eta 90/12/08ko Ministro Aginduan xedatutakoaren arabera.

Salgai Arriskutsuen Bidaltzailearen Adierazpenak (DGD) sinatu ahal izateko NAHITAEZKO akreditazioa. IATA-DGR Araudiaren 1.3.2 (d) atalean jasotako eskakizuna. DGD dagokion egiaztagiririk gabe sinatzea legezko zigorren mende egon daiteke zenbait herrialdetan.


Helburua

  • Bertaratutakoak gaitzea salgai arriskutsuen bidalketa indarrean dauden nazioko eta nazioarteko arauen arabera egin dadin. Sustapen Ministerioak —AESA, Espainiako Agintaritza— homologatzen ditu ikastaro hauek.
  • IATAk baimendua (CBTA, gaitasunetan oinarritua)

Ikastaroaren egitaraua

  • Prestakuntza-saioak IATAren Araudiaren indarreko edizioan oinarrituta daude.
  • Ikastarorako sarrera eta informazio orokorra
  • Kontzeptu orokorrak
  • Salgai arriskutsuen zerrenda
  • Enbalatzea
  • Enbalajeen zehaztapenak
  • Markatzea eta etiketatzea
  • Dokumentuak
  • Manipulazioa

                  Honako honek emango du

                  Gregorio Alarcón Lluva, IATAko instruktore akreditatua, Dangerous Goods Packaging SL enpresakoa.

                  Partekatu

                  Joan hona Prestakuntza
                  Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
                  Informazio eskaera

                  Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!