ABE122024
Nazioartekotzea

Webinarra: Ur jauzi erako finantzaketa



Arabako Ganberak, Arabako Foru Aldundiaren eskutik, “Ur jauzi erako finantzaketa” deritzon  webinar edo web mintegian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, datorren ostegunean, abenduaren 12an, 10:00etan. Sploro enpresako ur jauzi erako fitnantzaketa duten proiektuen EU Project Managers diren Marta Fernándezek eta Ignacio Reinak jardungo dute mintegian, zure berrikuntza-proiektuak itzuli beharrik gabeko 300.000 euroraino jasota nola finantzatu jakiteko.

Ur jauzi erako finantzaketa, edo cascade funding, Europako Batzordeak darabilen tresna bat da finantzaketa publikoa banatzeko, ETEei berrikuntza digitala barruratzen edo garatzen laguntzeko helburuz. Tresna horren bidez, Europako ETEek eta Mid-cap direlakoek 30.000 eurotik 300.000 eurorainoko dirulaguntzak jaso ditzakete.

 

EGITARAUA

  • Europako funtsak eskuratzeko modua.
  • Zer da ur jauzi erako finantzaketa eta nola funtzionatzen du?
  • Ur jauzi erako finantzaketaren onurak.
  • Non aurki daitezke halako deialdiak?
  • Epe laburreko parte hartzaileentzat esanguratsuak diren ur jauzi erako finantzaketa deialdien adibideak.
  • Finantzaketa mota hori baliatzeko aholkuak.


Partekatu

Joan hona Agenda
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!