OTS242025
Nazioartekotzea

Azpikontratazio Azokarako izena emateko epea ireki da; Bilbo, 2025eko ekainaren 3tik 5era


Tokia: Barakaldoko BECen Data: 24/02/2025 - 14/03/2025

2025eko ekainaren 3tik 5era AZPIKONTRATAZIOA azoka egingo da Barakaldoko BECen; azoka hau gure inguruan azpikontratazioaren arloan egiten direnen arteko garrantzitsuena da. Azoka Addit3D, BeDIGITAL, Fitmaq, Industry Tools by Ferroforma, Pumps&Valves eta Maintenance ekimenekin batera egiten da.

Arabako Azpikontratazio-Poltsak azoka honetan parte hartzeko aukera ematen die hala nahi duten enpresei, Arabako enpresa azpikontratisten partaidetza kolektiboaren barruan. Modalitate honek azokara bakarka baino modu "babestuagoan" joateko aukera ematen du.

Parte-hartze honek honela funtzionatuko du:

  • Parte hartzen duen enpresa bakoitzak laginak jartzeko 9 m2-ko edo 12 m2-ko stand bat izango du azokaren barruan, "Premium" kokapen batean, eta, horrez gain, aurrerago adieraziko diren espazio horretara egokitutako altzariak, lagin horiek jartzeko.
  • Interesa duten enpresek sustapeneko laginak, katalogoak eta elementu grafikoak bidali ahal izango dituzte horra.
  • Parte hartzaileek Azpikontratazio-Poltsaren laguntzaile espezializatuak izango dituzte.
  • Enpresek stand horretara euren langileak eraman beharko dituzte.
  • Bazkide estandarrentzat edo Azpikontratazio-Poltsa Plus bazkideentzat partaidetzaren kostua 2.800 €-koa da 9m2-ko standaren kasuan, eta 3.600 €-koa 12 m2-ko standaren kasuan, eta, gainerako enpresentzat, 2.900 €-koa 9m2-ko estanderako eta 3.700 €-koa 12 m2-ko standerako.
  • Zenbateko horretan oinarrizko altzari hauek sartzen dira: errotulazioa, erakusmahaia/beira-arasa, mahaia, 4 aulki, esekitokia, bi altuerako podiuma (idulkia) eta paperontzia.
  • Erakusketarako metro karratu gehiago izan nahi dituzten enpresek nahi adina metro gehiago eskatu ahal izango dituzte (** baldintzak kontsultatu).
  • Enpresa parte-hartzaile guztiak azokaren katalogoan agertuko dira eta B2B topaketetan parte hartu ahal izango dute erakusketariei agertuko zaizkien erosleekin.
  • Ganberak hainbat ekintza egingo ditu partaidetza bateratu hau sustatzeko.

Stand kolektibo honetan parte hartu nahi duten enpresek honekin batera ematen den inskripzio-fitxa bidali behar digute, behar bezala beteta, partaidetza-kuotaren ordainketarekin batera. Bidalketa hauek 2025eko martxoaren 14a baino lehen egin behar dira, izena emateko buletinean bertan adierazitako edozein bide erabiliz.

Parte-hartzaileentzako leku gutxi dugu eta horregatik ezinezkoa izango da bertan enpresa asko hartzea; beraz, espazioak eskatutako dokumentazioa iristen den hurrenkerarekin bat esleituko dira.

Azokari edo parte hartzeko modalitate honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu jar zaitez zabal gurekin harremanetan.

945 141 800
subcontratacion@camaradelava.com
Partekatu

Joan hona Agenda
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!