Best Of 2025 sariak - GWC deialdia
Best Of Wine Tourism 2025 enoturismoko sarien deialdia ireki da.
Great Wine Capitals Global Network | Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sareak antolatzen duen Best Of sarietarako hautagaitzak 2024ko ekainaren 15era arte aurkez daitezke.
Great Wine Capitals Global Network / Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sarearen BatzordeakBest Of Wine Tourism 2025 sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du. Horrela, Batzorde Antolatzailearen idazkaritzan aurkeztu ahalko dira. Best Of Wine Tourism sariek Araban, Bizkaian eta Errioxan enoturismo zerbitzuak ematen dituzten eta Great Wine Capitals nazioarteko sarearen eskualdearen barruan dauden enpresen jardunbide bikainak saritzen dituzte.
Hauek dira Best Of Wine Tourism sariek barne hartzen dituzten jarduera-arloak:
- Ostatuak
- Gastronomia esperientziak
- Arkitektura, parkeak eta lorategiak
- Artea eta kultura
- Enoturismoko esperientzia berritzaileak
- Enoturismo zerbitzuak
- Enoturismoko jardunbide jasangarriak
Enoturismoko adituez eta komunikabide espezializatuez osatutako epaimahai profesional batek hautagaitzarik onenak ebaluatu eta ardoraren turismoa originaltasunez, eraginkortasunez eta berritasunez sustatzen duten proiektu bikainak saritzen ditu.
Hauek izan ziren Best Of sariak jaso zituzten azken proiektuak: La Casa Cosme Palacio (Best Of Internacional 2024 saria ere jaso zuena); Barrio de la Estación de Haro; Grupo Criteria; FyA (upeltegi-hotela), Izadi eta Valdelana upeltegiak eta Restaurante Juan Carlos Ferrando jatetxea.
Gainera, nazioarteko konferentziaren barruan, Fundación Vivanco fundazioak Best Of Special Achievement aparteko saria jaso zuen.
Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten enpresek galdeketa digitala bete behar dute, eta baldintzei eta bestelako gaiei buruzko informazioa eskuratzeko, Sareko edozein erakundetara jo dezakete. Arabaren kasuan, erreferentziako erakundea Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera da, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Izena emateko:
- Bete izena emateko INPRIMAKIA
- Sinatu eta bidali ARAUTEGIA
- Bidali proiektua azaltzen duen TXOSTENA.
- Bidali bereizmen handiko 2 ARGAZKI.
Agiri guztiak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: secretaria@bilbao-rioja.com
Joan hona Berriak