Prestakuntza

Datuen arabera, Arabako industria-enpresen eskaera zorroek behera egingo dute



Eskaera zorroen mugimendu txikiagoak datozen hilabeteetarako aurreikuspenak hoztu ditu. Bigarren hiruhilekoaren amaierako egoera duela urtebetekoaren antzekoa izan arren, enpresek diotenez, okerrera egingo du datozen hiletan. Ekainaren amaieran, enpresen % 56rentzat handia edo egokia zen beren eskaera zorroa (duela urtebete baino 4 puntu gehiago), eta egonkor mantendu dituzte fabrikatutako produktuen stockak. Horren aldean, uztail eta iraila arteko ekoizpenaren aurreikuspenak zertxobait negatiboak izan dira. Ondorioz, Industriaren Konfiantza Adierazlea - 13,20 puntutan kokatu da.

 Epe laburrerako aurreikuspenen arabera, guztizko salmentak zein kanpoko merkatuan egindakoak mantenduko dira.

Industria Koiunturaren Konfiantza Indizearen historikoa


Urteko bigarren hiruhilekoan ekoizpen jarduera garbia aurreko hiruhilekoa baino txikiagoa izan da, enpresek aurreko kontsultan aurreikusten zuten moduan.  Ekoizpena handitu egin da hilabete batetik bestera enpresen % 31n. Bestalde, enpresen % 33k egonkor mantendu du, eta azkenik, % 36k ekoizpena txikiagotu egin zuen.

Apiriletik ekainera bitartean, Arabako industria-enpresen eskaeren barneko zorroa berriro murriztu da, kanpoko zorroan bezala. Konpainien % 56rentzat egokia edo handia da beren eskaera zorro osoa. Era berean, enpresen % 44k beren zorroa murriztu dela uste dute.

Eskaera maila, barnekoa bereziki, taldeek ekoizpenaren zenbait fasetan izandako zailtasunak eta inportazioen lehia izan ziren ekoizpen gaitasuna gehiago erabiltzea eragotzi zuten arrazoi nagusiak.

Industria-salmentak jaitsi ziren, urtearen lehen zati honetan barne merkatuak izan zuen dinamismo eskasarengatik. Horrela, aurreko aldiaren alderatuz, saldo garbi negatiboa izan zuten. 2024ko bigarren hiruhilekoan, Arabako industria-enpresen % 30en salmentek gora egin zuten, enpresen % 44enak jaitsi ziren, eta gainerako % 26k egonkor mantendu zituzten.

Bestalde, inbertsioek jaitsiera garbia izan zuten. 2024Ko apiril eta ekaina bitartean, Arabako industria-enpresen % 10ek inbertsioek handitu zituzten, % 21ek txikiagotu, eta gainerako % 69k egonkor mantendu zituzten.

Datozen hilabeteetarako aurreikuspenak


Datozen hilabeteetarako aurreikuspenei dagokienez, Arabako industria-enpresen ekoizpenak eta eskaeren zorroak behera egingo dute, salmentak eta esportazioak egonkor mantenduko dira, eta enpleguak igoera arina izango du 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean:

  • Enpresen % 29ren ustez, ekoizpena handituko da; % 37rentzat, mantendu, eta % 34rentzat jaitsiko da.
  • Enpresen % 12ren ustez, eskaera zorroak gora egingo du, % 56k mantenduko dela uste dute, eta % 32k jaitsiko dela.
  • Enpresen % 31en salmentak handituko dira; % 34k jaitsiko direla uste dute, eta gainerako % 35ek egonkortasuna espero dute.
  • Esportazioei dagokienez, % 13k igoera espero du, eta galdetutako enpresen % 16k jaitsiko direla uste dute. Gainerako % 71k kanpoko salmentak mantenduko direla uste dute.
  • Pertsona landunei dagokienez, enpresen % 23k langile kopurua handituko dute, eta % 65ek egonkor mantenduko dute. Bestalde, % 12k kopurua jaitsiko dute.


 2024ko uztailean egindako 2023ko bigarren hiruhilekoaren Industria Koiunturaren Inkesta da 97 enpresen erantzunaren emaitza. Horren arabera, 5.915 langile daude.

EKOIZPEN GAITASUNA HANDITZEA ERAGOTZI DUTEN ARRAZOIAK

Partekatu

Joan hona Berriak
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!