Nazioartekotzea

Félix Lascaray Zugaza Arabako enbaxadorea Nazioartekotze Sarietan izango da.



Gasteizen, 2024ko apirilaren 25ean. Gasteizko enpresaburu ospetsua den Félix Lascaray Zugaza jaunak Arabako Enbaxadorearen domina jasoko du Arabako Enpresen Nazioartekotze Sarien XXXVIII. edizioan. Ekitaldia Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbarak antolatzen du, Laboral Kutxak babesten du, eta Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak laguntzen dute. Maiatzaren 9an izango da, Gasteizko Gran Hotel Lakua hotelean. Ekitaldi horretan Arabako enpresa esportatzaileei eta haien giza taldeei sariak ere banatuko dizkiete, nazioartekotzearen alde egiten duten lanarengatik.

Gregorio Rojok, Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen presidenteak, Félix Lascaray Zugazari emango dio saria, Ganberako osoko bilkurako enpresa kideek hala erabaki dutelako. Geroago, Mikel Sanchezek, aurreko enbaxadoreak, saria banatuko du.

Félix Lascaray Zugazak Ekonomia Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean eta 1969. urtean sartu zen konpainian. Hamar urtetan enpresaren merkataritza eta finantza zuzendaritzaz arduratu zen, eta geroago, zuzendari nagusia izan zen, 2017. urtean jubilatu zen arte. Gaur egun, Lascaray konpainiako presidentea da.

Arabako Ganberak Arabako zazpi pertsona ospetsuri eman die “Arabako Enbaxadorearen domina”. Lehen sariduna Juan Luis Arregui (2016) euskal enpresaburua izan zen, eta haren ondoren, Gasteizko Saski Baskonia eta Deportivo Alavés kirol kluben presidentea den Josean Querejeta; Medikuntzan eta Kirurgian doktore eta Estomatologian aditua den Eduardo Anitua; Inmaculada Sarachaga, orkrestra zuzendaria; Julio Faustino Martínez ardandegi-jabea (hil ostean); Iñaki López Gandasegui, Aernnovako presidentea, eta Mikel Sánchez traumatologo ospetsua.

Sari horrekin, bizitza zibileko pertsona ospetsuak, enpresaburuak edo zuzendariak saritu nahi dira, egindako lanarekin lurraldea nazioartera zabaltzen lagundu dutelako.


Partekatu

Joan hona Berriak
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!