Vital Fundazioak eta Arabako Ganberak laguntzak eskaintzen dituzte ekintzailetza eta enpresa berrien finkatzea sustatzeko
2024/05/28
Vitoria-Gasteizen, 2024ko maiatzaren 28an. Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak eta Vital Fundazioak Ekiten eta Finkatzen programen bidez enpresa-ekimenak sustatzeko helburua duen lankidetza-hitzarmena berritu dute.
Ekiten eta Finkatzen programak Arabako Ganberaren Enpresak Sortzeko Arloa kudeatzen ditu, eta enpresa-proiektu berria garatzen ari diren, zein finkatzeko bultzada behar duten enpresa sortu berriei laguntzeko dira.
Urtero ia 400 ekintzailek Arabako Ganberaren orientazioa eta babesa bilatzen dute beren enpresa-ekimenak bultzatzeko. Horrela, daukaten posizioa indartuko dute, Arabako ekintzailetzaren erreferente argia bihurtzeko.
Hori horrela, Ganberak bere gain hartuko du, Enpresak Sortzeko Arloaren bitartez, ekintzaileari laguntza osoa ematea, enpresa-proiektu bat garatzeak ekartzen duen erronkari arrakastaz aurrera egin dezan.
Bestalde, Vital Fundazioak 20 laguntza ekonomiko (1.250 €-koa bakoitza) banatuko dizkie hautatutako proiektuei hitzarmen honen xede den programetan parte har dezaten. Hitzarmen hori, Fundazioaren lehentasun nagusietako bat da, hots, Araban enplegu-aukera berriak sortzen dituzten ekimenen alde egitea.
EKITEN PROGRAMA
Definizioa:
Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek hau jasoko dute:
- 1.250 euroko laguntza ekonomikoa (zergen atxikipenak kenduta)
- Arabako Ganberaren Enpresa Sortzeko Arloaren banan-banako aholkularitza eta jarraipen programa
Onuradunak: Araban enpresa proiektu bat garatzen ari diren baina oraindik jarduera hasi ez duten ekintzaileak
Baldintzak:
- Eskaera aurkezten duten unean ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda ez egotea.
- Enpresa berriaren egoitza sozial eta fiskala Araban egotea.
- Programan onartzen dutenetik, gehienez, 6 hileko epean enpresa-jarduera hastea, edo bestela, enpresa-proiektuaren bilakaera maila aurreratua dela egiaztatzeko, dagokion txostena aurkeztea.
Balioespen-irizpideak: Aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik handiena lortzen duten 10 proiektu hautatuko dira. Horretarako, irizpide hauek kontuan hartuko dira:
- Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu arte.
- Proiektuaren bideragarritasun eta izangaitasun maila: 15 puntu arte.
- Sustatzaileen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu arte.
- Aurkeztutako proiektuaren definizio, argitasun eta kalitate maila: 10 puntu arte.
FINKATZENPROGRAMA
Definizioa:
Hautatutako 10 enpresa berriek hau jasoko dute:
- 1.250 euroko laguntza ekonomikoa (zergen atxikipenak kenduta)
- Arabako Ganberaren Enpresa Sortzeko Arloaren banan-banako aholkularitza eta jarraipen programa
Onuradunak: beren enpresa-proiektuak finkatzen ari diren enpresa berriak
Baldintzak:
- Eskaera aurkeztu zutenean, ekonomia-enpresen jardueran alta eman zutenetik 3 hiru urte baino gehiago igaro ez izana, edota enpresa-jarduera martxan jartzeko fasean egotea oraindik.
- Enpresa berriaren egoitza sozial eta fiskala Araban egotea.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.
- Mikroenpresa izatea (gehienez, 10 langilekoa).
- Enpresa-proiektuaren garapenean zuzenean parte hartzen duten pertsona fisikoez gehienbat osatuta egotea.
- Enpresa-proiektuaren finkatze fasean egotea.
Balioespen-irizpideak: Aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik handiena lortzen duten 10 proiektu hautatuko dira. Horretarako, irizpide hauek kontuan hartuko dira:
- Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu arte.
- Proiektuaren bideragarritasun eta izangaitasun maila: 15 puntu arte.
- Sustatzaileen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu arte.
- Enpresa-proiektuaren jarduera abian jarri zenetik: 15 puntu arte.
- Aurkeztutako proiektuaren definizio, argitasun eta kalitate maila: 10 puntu arte.
Bi programetarako eskaerak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 30an amaituko da.
Eskaeren inprimakiak Arabako Ganberaren webean eskura daitezke, eta creaciondeempresas@camaradealava.com helbide elektronikora bidali beharko dira.
Interesa duenak hemen lor dezake informazio guztia: www.camaradealava.com eta www.fundacionvital.eus.
Joan hona Berriak