Nazioartekotzea

Select USA programarako deialdia irekita dago



2024/05/14

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak Arabako enpresek taldeka parte hartzeko SELECT USA INVESTMENT SUMMIT lehiaketaren 10. edizioa antolatu du INTERKOOP programaren bidez. Marylanden izango da ekainaren 23tik 26ra.

Estatu Batuek munduko kontsumo-merkaturik handiena dute, 23 bilioi dolarreko BPG eta 332 milioi pertsonarekin. Familien gastua munduko altuena da; familien kontsumo osoaren ia herena hain zuzen ere. Era berean, beste 20 herrialderekin dituen merkataritza askeko akordioei esker, errazago heltzen da beste ehunka milioi kontsumitzaileengana.

SelectUSA  AEBko gobernuaren programa da. AEBko Merkataritza Sailak kudeatzen du, eta Estatu Batuetan enpresa-inbertsioetan laguntzea da bere helburua.

AEBko Merkataritza Sailak antolatuta, SELECTUSA INVESTMENT SUMMIT programa aukera paregabea da Estatu Batuetan hedatzeko asmoa duten enpresentzat, izan ere, hainbat estatutako goi-mailako ordezkariekin zuzenean biltzeko aukera ematen die parte-hartzaileei, inbertsio-akordioak lor ditzaten.

Hastapenetatik, nazioarteko milaka enpresa eta ekonomia-garapeneko ordezkariak erakarri ditu SelectUSA INVESTMENT SUMMIT programak, eta 110 mila milioi dolar baino gehiago sortu ditu inbertsio-proiektu berrietan. Aurreko biltzarrean inoiz baino parte-hartzaile gehiago bildu ziren, 4.900 hain zuzen, AEBko 55 estatu eta lurraldeetako 55 ordezkari, eta nazioarteko 83 merkatuetako 2.300 enpresa-inbertsore baino gehiago barne.

Biltzarraren aurretik

Biltzar hau antolatzeko, Ameriketako Estatu Batuek Espainian duten Enbaxadaren laguntza izango du, parte hartzen duten enpresei biltzarrean nola parte har dezaketen aholkatzeko.

Biltzarrean zehar

Parte hartzen duten enpresek ekitaldira joango den Arabako Ganberaren taldearen laguntza izango dute.

Datu praktikoak

Tokia: Gaylord National Resort and Convention Center 201 Waterfront Street National Harbor, Maryland

Datak: 2024ko ekainaren 23-26

Izena emateko azken eguna: 2024ko maiatzaren 31

Parte-hartzaileko kostua: 490 € + BEZ Interkoop. Programan sar daitezkeen Arabako ETEak. Enpresa horiek hobariak ere izango dituzte egonaldi eta bidaia gastuetan.

Informazio gehiago eta izen-emateak

Informazio gehiago lortzeko edota izena emateko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: internacional@camaradealava.com

 

Partekatu

Joan hona Berriak
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!