Arabako Ganberak ardo eta mozkorgarrien erosle amerikarren alderantzizko misioa bultzatu du Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin
2024/04/05
Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak, Arabako Foru Aldundiak INTERKOOP programaren bidez babestuta, ardo eta mozkorgarrien inportatzaile amerikarren alderantzizko merkataritzako misioa antolatu du apirilaren 8tik 12ra bitartean. Helburua da Arabako upeltegiak nazioarteko merkatuan hedatzea, eta Estatu Batuetan merkataritza-banaketaren sareak handitzeko aukera aztertzea.
Misio honetan parte hartzen duten hamar inportatzaile amerikarrak, 30 eta 65 milio dolar arteko salmenta-bolumenak dituztenak, besteak beste estatu hauetatik datoz: Lousiana, Kalifornia, Tenessee, Virginia, West Virginia, Washington, Georgia, Florida eta Illinois, Estatu Batuetan, eta Toronto, Kanadan. Datorren astean bederatzi upeltegitara eta Arabako bi likore-ekoizleetara joango dira, eta han, dastatzeak egiteaz gain, instalazioak ikusi ere egingo dituzte. Arabako enpresa hauek parte hartuko dute: Amador García, Bideona, García de Olano, Kick the Rules, Licores Acha, Loli Casado, Pago de Larrea, Pascual Larrieta, Piérola, Señorío de Arana y Valdelana. Parte hartuko duten upeltegi guztiei AEBko merkatuari buruzko berariazko informazioa eman zaie aldez aurretik; baita zenbait aholku estrategiko ere, misiorako hobeto prestatzen laguntzeko.
Estatu Batuetako merkatua mundu mailako upeltegi gehienen xede nagusia da. Kontsumo-merkaturik handiena duen herrialdea izateaz gain, biztanleko errenta-indizerik altuena ere badu, eta datuen arabera, gehiago haziko da oraindik. AEBko ardoraren merkatuaren balio osoa 77 milioi dolarretik hurbil egon zen 2022n, eta aurreko urtearen aldean, % 4 igo zen. Herrialde osoan, jatorriz Espainiatik datorren ardoa laugarren postuan dago kontsumitzaile amerikarren lehentasunen artean, Frantzia, Italia eta Zeelanda Berriaren ondoren. Hala ere, AEB ez da merkatu bakartzat hartu behar, baizik eta 50 estatuz osatuta dagoen herrialdetzat, horrek, 50 merkatu daudela ekartzen baitu.
Joan hona Berriak